Hiru partidu gaur, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Astebururo bezala, hiru partidu jokatuko dituzte gaur Goizuetako Umore Onako pilotariek. Goizuetan bertan izanen da horietako bat, benjaminena: X. Apezetxea eta J. Salaberriak Aurrera taldeko M. Agirre eta J. Arregiren aurka jokatuko dute Nafarroako Kirol Jokoaren Txapelketa, arratsaldeko 19:00etan hasita. Aurretik, Aizkorbe eta Apezetxea gazteek San Miguelgo B. Ruiz eta Etxeberria izanen dituzte aurkari Lizarran, arratsaldeko 16:00etan. Ondoren, 17:00etan, Villabako Paz Ziganda frontoian lehiatuko da Umore Ona B Paz Zigandaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!