Hernaniko BagaGiltzak jakinarazi du dagoeneko lortu dituela herri galdeketa egin ahal izateko sinadura kopurua. Erroldaren %10a da legeak esaten duena; Hernanin, 1.700 sinadura. Dena den, sinadurak biltzen jarraituko dute; gaur mahaia jarriko dute Etxeberrin, 12:00etatik 14:00etara, eta bihar, Santa Barbara auzoan, hilerrian, izango dira 14:00etatik 16:00etara.