Zeinu hizkuntzen tailerra, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Zilegi Eskolen barruan, tailer berria antolatu dute AEK euskaltegian: zeinu hizkuntzen tailerra. Nabarra Oñatz kaleko egoitzan izango da, asteazkenean, 18:30etan. Tailerra debalde da, baina parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena AEK Euskaltegian edo astigarraga@aek.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!