Ohiko Plenoa bilduko da gaur Udalean, hogeita sei punturen inguruan aritzeko. 09:30etan jarri dute zita, areto nagusian.
San Markorekin hitzarmena, aztergai
Hogeita sei puntuen artean bada bat Udal Gobernuak azpimarratu nahi izan duena: hiri hondakinen bilketari buruzko behin-betiko hitzarmena. Edukiontzien sistema jartzeko prozesua martxan da, eta hainbat gestioren ostean, iritsi dira akordio batera San Marko Mankomunitatearekin. Sinatu beharreko akordio hori, hain zuzen, bozkatuko dute gaurko Plenoan. Aurreikusi dute, EAJko sei zinegotzien eta PSE-EEko zinegotziaren aldeko botuekin onartuko dela.
Beste hainbat puntu
Plenoak bozkatuko ditu, baita ere: kale izendegiaren aldaketa, 2017ko taxi tarifen onarpena, Interreg programa eta 2garren alkate ordea izendatzearen inguruko dekretu berria.
Bederatzi mozio, aztergai
Ohiko puntuez gain, bederatzi mozio ere irakurri eta bozkatuko dira gaurko Plenoan. Horietako hiru, EH Bilduk aurkeztu ditu: aldiriko tren geltokiaren aldekoa; astigartarren etorkizunaren aldeko hainbat ekimen bideratzeko eskaera; eta 4591/10 kereilari babesa ematekoa. Azken hau EAJ-PNV alderdiak ere aurkeztu du. Beste bostak dira: ‘Juan Luis Agirreren lagunak’ek elkartasun eta babes eske aurkeztutakoa; Gure Esku Dagorena; udal talde guztiek herriko harrobi eta meategien inguruan elkarrekin aurkeztutakoa; Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, deklarazio instituzionala; eta azkenik, udal talde guztiek elkarrekin, Euskeraren egunaren bueltan aurkeztutakoa.