Eskaintza anitza azaro kulturalak, azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Azkeneko txanpan sartuko da asteburu honetatik aurrera Goi­zuetako Azaro Kulturala. Gaur eta bihar izanen da nola gozatua, baita datorren astean ere. 

Kontserba ikastaroa, gaur
Mermelada, fruta dultzea eta ba­razki kontserbak egiten ika­si nahi? Horretarako, eginen dute, hain zuzen, gaurko kon­tserba ikastaroa. Naiara Txu­rru­karen eskutik eginen da ikastaroa Umore Ona elkartean, goizeko 09:00etan hasita. Sarrera doan izanen da.

Plan lasaiagoa, arratsalderako
Arratsaldean, aldiz, plan la­saiagoa izanen dute goizuetarrek. Arratsaldeko 18:00etan Gu­tik Zura dokumentala jarriko dute, ganbaran. Zuraren eta euskal gizartearen arteko ha­rremanen inguruko dokumentala da hau, Jon Maia zuzendariarena. 

Errekaren garbiketa, bihar
Zeharo desberdina izanen da biharko plana: erreka garbiketa eginen dute auzolanean. Goizeko 09:00etan jarri dute zita herriko plazan. Parte har­tu nahi duenak gaur du azkeneko eguna, Amaia Kafe­tegian egin ahal izanen da (948 514 242). Izena ematen duena aseguratua egonen da. Bukaeran, hamaiketakoa eginen dute boluntarioek. 

AZARO KULTURALA 

GAUR, larunbata
09:00-14:00, kontserba ikastaroa. Umore Ona elkartean.
18:00, ‘Gutik Zura’ dokumentala. Ganbara.

BIHAR, igandea
09:00-12:00, erreka garbiketa auzolanean.

AZAROAK 25, ostirala
18:30, emakumeenganako 
indarkeriaren aurkako 
kontzentrazioa.
19:00, ‘Esentzia’ liburuaren 
aurkezpena. Ander Olaizola.

AZAROAK 26, larunbata
Nekazaritza produktu, artisau eta ganadu Feria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!