Kontzentrazioa eta ekintzak, azaroaren 25aren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna da datorren ostiralean, eta horren harira, hainbat ekintza an­to­latu ditu Gizarte Zer­bitzuen Manko­muni­ta­te­ak be­ra­ien herrietan, tartean Goizuetan eta Aranon.
Ostiralean bertan, hi­la­­ren 25ean, kontzentrazioa eginen da herriko pla­­­­zan, arratsaldeko 18:30­­­­­­­­e­tan hasita. Eta as­tebete ondoren, abenduaren 2an, Lagun bati gertatu zitzaion... bakarrizketa eginen dute Uda­letxeko ganbaran, 19:00­e­tan. 12 urtetik go­rako ikus­­leentzat izanen da saioa.
Egun berean, ipuin kontalaria izanen da Ara­noko ganbaran, Ber­din­tasuna mai­­­­­­te dugulako ipuina kontatzen. Ilun­tzeko 20:30­­­e­tan jarri dute zita 5-12 urte bitarteko haurrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!