Irakurleen artean, kontzerturako sarrerak zozketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 23a, 01:00

Xarnege taldeak kontzertua eskainiko du bihar, iluntzeko 20:00etan, Biterin. Sarrerak dagoeneko salgai daude 7 euroan, baina Kronikak hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu irakurleen artean. Parte hartzeko, iruzkina idatzi www.kronika.eus webgunean, albiste honetan, edo goiko txartela moztu eta Kronikara ekarri, egunean zehar. Egunaren bukaeran egingo da zozketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!