Dame TVision elkarteari laguntzeko, kontzertu berezia eskainiko dute abenduaren 5ean, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Apaga la luz y cantar. Bertan hartuko dute parte Ibon Casasek berak, Kantuz abesbatzak eta Hernaniko Musika Bandak, besteak beste. Sarrerak salgai daude: sarrerak.donostiakultura.com.