Abenduaren 22an da Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna, eta ohi bezala, honen bueltan, musikarik ez da faltako herrian.
Fetxari aurre hartuta, gaur abesbatzen emanaldia antolatu dute Andre Mari elizan, 20:00etan hasita. Astigarragako Aiztondo abesbatzarekin batera kantatuko dute Orioko Salatxok eta Hernaniko Kantuzek. Europako Berpizkundeko musika emanaldia eskainiko dute; eta kontzertuan lagun izango dute garaiko instrumentuak joko dituen musikari talde bat. Debalde izango da.
Musikalean, asteazkenean
Asteazkenean, Santa Zeziliaren ondorenean, musikalean ekimena izango da Foru Plazan, 18:30etan hasita. Norberto Almandoz musika eskolako BETA taldeak eskainiko du kontzertua.