Aurreneko garaipena Zubirik, Binakako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Herenegun lortu zuen Zubiri goizuetarrak eta Urrizak osatzen duten bikoteak Binakako Txapelketako aurreneko garaipena (40-38), faboritoak Endika eta Uterga ziren arren. Neurketa berdindua izan zen ostegunekoa, eta azkeneko momentura arte ez zen jakin nork irabaziko zuen partidua. Dena den, Binakako Txapelketako azkeneko postuan jarraitzen dute Zubiri eta Urrizak. Gaur beste aukera bat izanen dute beraien egoerari buelta emateko; arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Ezkurra II eta Ionen aurka Galarretan jokatuko duten partiduan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!