Hizkuntzak ikasteko, ikasgaietan laguntzeko... premia guztietara egokituta daude akademiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Herritarren behar eta premia ezberdinetara egokituta dau­de Urumea Bailarako aka­de­­miak. Ikasketak egunean era­mateari, hizkuntza be­rriak ikasteari... etengabe prestatuta egoteari geroz eta ga­rrantzia gehiago ematen zaio gaur egun. Ikasi nahi duenak beraz, badu nahi adina aukera Uru­mea bailarako akademietan.
Batetik, laguntza akademiak daude: Ekide, Akademia, Onddi eta Urolalde dira horiek. Ikas­turtea nahi bezain ondo ez dara­makitenentzat laguntza ema­ten dute akademia hauetan. Eta baita ere,  unibertsitate edo helduen ikasketetarako sarbide probak prestatzen ari direnei ere. Maila guztietako ikasleek ikasi dezakete bertan, beraz: eskolan daudenak, batxilergoa egiten ari direnak, sarbide probak prestatu nahi dituztenak... Horrez gain, Urolalde En­ple­gurako Lanbide Heziketa zentroa dago, bereziki, ikasle, langile eta langabetuentzat ikastaroak ematen dituzten lekua.
Bestetik, hizkuntzak ardatz dituzten euskaltegi eta akademiak daude. Hernanin euskera ikasi nahi duenak bi aukera ditu: Udal Euskaltegia batetik eta AEK bestetik. Asti­gar­tarrek berriz, AEKn ikasi dezakete euskera, herritik mugitu ere egin gabe. Ingelesa edo beste hizkuntzaren bat ikasi nahi duenak ere, badu aukera Urumea bailaran. Hernanin bi akademia ditu: Hernani Hiz­kuntzak eta Yaben; Astiga­rragan berriz, London akademiak eskaintzen du zerbitzu hori.

Ekiden talde txikiak, zerbitzu konpletoa emateko
Ekide akademian espezialistak dira ikasketetan laguntza behar dutenei errefortzu hori ematen: «klaseetatik zalantza askorekin etortzen dira, eta dudak argitu eta materia uler­tzea da gure helburua». Ikas­leei eskaintzen dien zerbitzu hori konpletoa izateko, Ekiden garrantzia haundia ematen diote talde txikiak izateari: «bakoitzari behar duen arreta ematen diogu, eta horretarako behar beharrezkoa da talde txikiak izatea».
Egokiena zailtasunei ikasturte hasieran eltzea dela azaldu dute: «notei itxaron gabe, arazoa haunditzen utzi gabe». Era berean, gomendatzen dute,  ahal den neurrian errefortzu klase horiek udan jasotzea, eta beharra dagoen kasuetan, urtean zehar egitea jarraipena.
Adin guztietako ikasleek dute lekua Ekiden: ikastolan dabil­tzan ikasleek, batxilergoa egiten ari direnek, gradua atera edo sarbide probak egiteko.  

Ikasketetatik haratagoko laguntza, Akademian
Ikas­keta orokorretan laguntza behar duenari ematea da Aka­demiaren helburu nagusietako bat: «errefortzu klaseak ematen ditugu gehienbat». 
Urte osoan zehar ikasketak egunean eramateak duen ga­rran­tzia azpimarratu nahi izan dute Akademiatik: «askotan ikasgairen batekin arazoak dituztenean, notak jakitean etortzen dira. Eta komeni izaten da horri aurre hartzea. Gure gomendioa da, urte osoan gerturatzea, eta zalantzak sor­tzen diren heinean argitzea».
Ikasle gehienak zalantzak argitzera, errefortzu bila gerturatzen badira ere, badira nota hobetzeko Akademia aukera­tzen dutenak: «kontuan izan Lehen Hezkuntzatik Uniber­tsitatera bitarteko ikasleak izaten ditugula. Eta hain zuzen azken hauek, zein ikasketa egin nahi dituzten jakiten dutenean, nota igotzea izaten dute helburu». 
Hala ere, Akademiatik azpimarratu nahi dute beraientzat pertsonak direla inportanteak: «beraiek dira garrantzitsua. As­ko­tan beharra ez da soilik akademikoa izaten; motibazio faltarekin etortzen dira, galduta... Berai­engan konfiantza galduta dute askok, eta guretzat oso inportantea da hori berreskura­tzea, denek balio dutela sentiaraztea»

Profesionaltasun ziurtagiriak, Urolalden
Enplegurako lanbide eta heziketa zentroa ere bada Her­nanin: Urolalde. Batetik, langile eta langabetuentzat ikastaroak ematen dituzte. Eskain­tzen artean, profesionaltasun ziurtagiriak ateratzeko aukera eskaintzen dute; gainera, gogoratu dute ikastaro hauek %100 diruz lagundutakoak direla. 
Horrez gain, etengabeko prestakuntza ere eskaintzen dute, eguneratu eta birzikla­tzeko behar edo gogoa duten langile eta langabetuentzat.
Lanbiderekin harreman zuzena dute Urolalden, eta langabetuak lan mundura gerturatzea dute helburu: langile agentzia bezala funtzionatzen dute, lanik gabe daudenentzat lanpostuak bilatuz.

Onddin, ikasle eta gurasoak
Berria da Onddi Hernanin, baina ez hezkuntzaren mun­du­an. Irailaren hasiera, ikasturte berriarekin batera ireki zituen ateak, eta jo eta ke dabiltza lanean ordutik. batez ere, DBH eta batxilergoko ikasleak hartzen dituzte: «asignatura eta ikastola berdineko 4 ikasleko taldeak egiten ditugu». Gainera, berrikuntza bat ere badute: gurasoentzako klaseak, beraien jakintza berritu eta seme-alabei laguntzeko.

AEK euskaltegia, euskera ikasteko behar adina modu
Euskera ikasi nahi duenak, AEK euskaltegian du aukeretako bat. Astigarragan eta Her­nanin ditu egoitzak AEKk, eta bertan, edonoren beharretara egokitzen dira. Era guztietako ikastaroak dituzte: astean bi­tan, hirutan edo lautan jaso daitezke klaseak, goiz, eguerdi, arratsalde edo iluntzeetan. Ikastaro horiek gainera, maila guztietara egokitutako taldeekin osatzen dituzte. Horrez gain, mota guztietako azterketak presta­tzen ere laguntzen dute. AEKn ikasi nahi duenak, autoikaskuntza metodoa ere badu aukeran; askorentzat metodo hau erosoagoa izaten da. Horrez gain, euskera ikasi bakarrik ez, praktikatu eta hobetzeko bi aukera ere ematen ditu AEKk, Zilegi Eskolak eta Mintzalagun programarekin. 

Udal Euskaltegiak 25 urte, Hernanin euskera erakusten
Udal Euskaltegiak mende laurdeneko esperientzia du Her­nanin, euskera erakusten. Euskera ikasi nahi duen orok du lekua Udal Eus­kal­tegian. Horregatik dute hain eskaintza zabala: edozein maila, behar eta ordutegietara egokitutako klaseak ematen dituzte: astelehenetik ostegunera, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauetan. Euskaltegiaren laguntzarekin, baina etxetik ikasi nahi duenak ere baditu metodoak: autoikaskuntza, esaterako.
Ikasleen perfilari dagokionez, 25 urte hauen errepasoa egin ostean, argi ikus daiteke mo­ta askotakoak izan eta izan­go direla: batetik daude, perfilen bat lortu nahi dutenak, titulua atera nahi dutenak. Bestetik daude, hitz egiten ikasi nahi dutenak... Euskara jakinda ere, praktikatu nahi dutenak ere gerturatzen dira euskaltegira. Azken honekin lotuta, asteazkenero elkartzen dira Gunea tabernan, euskera praktikatu nahi duten lagunak, Kafe Tertulian: nahi due­na gerturatu daiteke, euskaltegiko ikasle izan edo ez.  Asteaz­kenetan dute zita, 17:00etan, Gunean.

Hernani Hizkuntzak,  esperientzia haundiko akademia
Ehundaka lagun dira, Hernani Hizkuntzak akademian ingelesa ikasi dutenak. 25 urtetik gorako esperientzia dute he­rrian, ingelesa erakusten. Lau irakasle eta bi zuzendari dira egun, plantilla osatzen dutenak. Badute berezitasun bat gainera: bi zuzendariak natiboak dira; eta baita irakasle horietariko gehienak ere.
Maila guztietako ikasleak dituzte; txikienek 4 urte dituzte, eta hortik aurrera, nahi duenak zabalik ditu ateak. Ingeles maila guztietara egokitutako metodologia eta taldeak dituzte: hasiberrientzako klasetik hasi, eta maila oso altua duten ikasleetaraino. 
Bestalde azterketa publikoak prestatzen ere laguntzen dute: PET/A2, FIRST/B2, ADVANCE/C1 eta PROFICIENCY/C2.

London akademian, Ingelesa eta gehiago
Astigarragako lagunek berriz, London akademia dute ingelesa ikasteko. Izan ere, hizkun­tza honetan espezializatuak dira Londonen; ingeles titulua atera nahi duenak lekua du bertan, eta baita ere eskolarako laguntza behar duenak. Orain gainera, ekintza berri bat jarri dute martxan, ingelesa modu ezberdienean ikasteko: ostiraletan, adin ezberdinetako ikasleekin ekintza ezberdinak antolatzen dituzte, ingelesa beste modu batera praktikatu eta ikas dezaten.
Ingelesa ez da ordea, bertan erakusten den hizkuntza bakarra, frantsesa eta italiera ere, erakusten baitituzte.
Gehienez 10 lagunek osatutako taldeak dituzte, eta 4 urtetik aurrerako edonork ikasi dezake bertan. Eta akademiara gerturatzerik ez duenak ere, ikasi dezake. Izan ere, London akademiako irakasleak enpresa eta ikastetxeetara gertura­tzen dira, hizkuntzak erakustera. Gainera, CELTA titulua eskaintzen duen akademia bakarra da Euskadin: irakaskuntzan aritu nahi dutenentzako titulua da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!