Olaizolaren eskuetatik kanpo, lau t’erdikoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Aurreko igandeko finalerdian Altuna IIIaren aurka galdu ondoren (13-22), Olaizola IIa lau t’erdiko finaletik kanpo dago. Ez du jokatuko, ezta ere, hirugarren eta laugarren postua lortzeko Urrutiko­etxearen kon­tra gaur jokatzekoa zen partidua.

Lesioa, igandean
5garren tantutik ezkerraldeko sorbaldan mina sentitzen zuen arren, finalerdia bukatzea lortu zuen Olaizolak igandean, baina Asegarceren mediku zerbitzuko Iñigo Si­mon doktoreak jakinarazi duenez, «geldirik egon behar du datozen asteetan, baita fisioterapia saioak egin ere». Beraz, oraingoz, ezin izango du Urru­tikoetxearen aurkako partidua jokatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!