Zazpi boxeo konbate antolatu dituzte larunbatean Kiroldegian. 19:00etan izango da aurrenekoa, eta izarrak, Yuri eta Jesus Moreno izango dira. Sarrerak Kiroldegian eta Paco Bueno gimnasioan eskuratu daitezke. Orokorrak 12 euro; eserita 15 euro; eta haurrek 5 euro.