Kilometro solidarioak, urtea bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Urtea modu berezian bu­ka­tze­­ko plana luzatu du laugarren urtez CD Hernaniko atletismo sailak Hernani Wukro­rekin taldearen eta Hernaniko Udalaren laguntzaz. Herna­ni­ko San Silbes­tre­aren laugarren edizioa izango da aurten, eta izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute. www.­kirol­­probak.­com­ web orriaren bitartez egingo da izenematea, eta 7 euro ordainduko ditu korrikalari bakoitzak. 

Kirol Probak web orrian eman daiteke izena.

Lau kilometroko zirkuitua
Urtero bezala, arratsaldeko 18:00etan Plazatik aterata, lau kilometroko zirkuitua osatu beharko dute partehartzaileek, Hernaniko kaleetan zehar. 

2012 urtetik, Wukroren aldeko lasterketa  
2012tik, lasterketa ezagunaren Hernaniko bertsioa sortu zenetik, ez du kutsu solidarioa galdu, eta beti bezala, Etio­pian dagoen Wukro he­rri­aren aldeko lasterketa izan­go da aurten ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!