Kontserba ikastaroa Umore Onan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 18a, 01:00

Kontserba ikastaroa eskainiko dute bihar, goizeko 09:00etan hasita, Goizuetako Umore Ona elkartean. Naiara Txurrukak emanen du, eta erakutsiko du nola egin mermelada, eta kontserbak naturalean zein ozpinetan. Doan izanen da, baina gomendatzen dute, aurrez izena ematea, gutxi gorabeherako partaide kopurua kalkulatzeko: Amaia kafetegian, edo whatsappez, 650 616 654 zenbakian

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!