Parkour ikastaroa antolatu du Gaztelekuak, datozen hiru larunbatetan, 16:00ak edo 16:30ak inguruan hasita, ordu eta erdiko saioetan. 1999-2002 urteetan jaiotakoentzat da, eta izena emateko, gaur da azken eguna: goizez udaletxean, gazteria sailean; eta arratsaldez Gaztelekuan. 8 euro dira.