‘Exit’ pelikula, ikusleen esanetara

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 18a, 01:00

Arratsalde osoko plana pres­tatu dute Amherrek eta Sos Arrazakeriak, gaur arratsalde­an Biterin. 
Batetik, Inmigrazi­neko az­keneko saioa eskaini­ko dute: Exit, un corto a la carta. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta sarrera doan da. 

15 film labur, eta ibilbide ezberdinak aukeran
Bere­zia izango da saioa, ikus­leek era­ba­ki­ko baitute, mo­men­tu batzu­e­tan, nondik joko duen isto­rio­ak. Izan ere, 15 film labu­rrez osatuta dago, eta protago­nistak, galderak plan­te­a­tzen zaizkionean, ikus­le­ari galde­tuko dio zer egin. Beraiek au­ke­ratuko dute nola jarraitu eta bukatuko diren filmak, zortzi aukera edo ibilbide bital desber­di­nen artean. Guztie­tan, Oti izan­go da istorioko pro­ta­go­­nis­ta, bai­na emakume des­ber­din bat bakoi­tzean.

Urretxindorra mentoretza egitasmoa, aurretik
Pelikularen aurretik, aurkez­pen bat antolatu du Sos Arra­zakeriak, 17:30etatik 18:30etara. Urretxindorra mentoretza egi­tas­moaren hasierako festa izango da.
Esklusio arriskuan dauden gaztetxoentzako mentoretza proiektua da, unibertsitateko ikasleak eta haur eskolariza­tuak harremanetan jartzea erraztu nahi duena. Horrela, mentore bakoitzak, astero eta modu boluntarioan, gaztetxo batek (10-14 urtekoa eta es­klu­sio arriskuan) lagunduko du he­­rri­ko tokiak ezagutzera eta ekin­tza desberdinak egitera.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!