Atzoko dantzak, gaurko sekretu...

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 01:00

Aurrera jarraitzen du udazkeneko programazioak, Biterin. Eta atzo Kukairen dantza ikuskizuna izan bazen protagonista, gaurkoan antzerkia izango da bueltan, eszenatokian. Mami Lebrun eskainiko dute, Ainara Ortega hernaniarra tartean dela, iluntzeko 20:00etan.
Eta datozen egunetan ere ez da faltako kultur emanaldirik: Max txikia haurren­tzako antzerkia etzi, Xarnegeren kontzertua gaur zortzi... Guztietarako sarrerak, salgai daude dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!