Datorren asteartean izango da Santa Zezilia eguna, eta hori ospatzeko, larunbat honetan eskainiko dituzte kontzertuak, Hernaniko hainbat taldek, San Joan Bataiatzailea parrokian eta Andoaingo Santa Kruz ermitan.
Kantuz, Aiztondo eta Salatxo abesbatzak, parrokian
Hernaniko parrokian, Kantuz abesbatzak eskainiko du emanaldia, eguerdiko 12:00etan, Astigarragako Aiztondo eta Orioko Salatxo abesbatzekin. Lagun izango dute baita ere, kontzertuan, Antzinako Musika Tresnen Taldea.
Europar Errenazimenduko musika koral profanoa eskainiko dute, eta kontzertu berezia izango dela aurreratu dute. Guztira, hamasei pieza jo eta kantatuko dituzte, lau herrialdetakoak: Frantzia, Espainia, Inglaterra eta Italia.
Doinu Zale eta Ozenki abesbatza, Andoainen
Andoaingo Santa Kruz ermitan ariko dira, berriz, Doinu Zaleko akordeoi orkestra eta Ozenki abesbatza, Andoaingo txistulari bandarekin eta Gora Kaletxiki txarangarekin. Arratsaldeko 20:00etan izango da.
Hamabi pieza eskainiko dituzte; horietako hiru denek batera, emanaldia bukatzeko. Doinu Zalek joko du bat bere kabuz, eta Ozenkik bi kantatu; eta biek elkarrekin, beste bi kantu eskainiko dituzte.