Kirolaren Biltzarra, Oronan gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 01:00

Seigarrenez ospatuko dute, gaur eta bihar, Euskadiko Ki­ro­laren Biltzarra. Eta aurten, Hernanin eta Donostian egingo dute; zehazki, Oronaren Gala­rre­tako egoitzan, eta Koldo Mi­txelena kulturgunean.
Kirolaren arloko hainbat aditu etorriko dira, eta kirolak daukan zeharkako balioaz hitz egingo dute. Jardunaldiak an­to­latu dituzte Hernaniko Uda­lak, Donostiako Udalak, Kaitek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsita­te­ak eta Eusko Jaurlaritzak.

Hiru multzo, aztergai
Oronan bertan izango dira eki­taldi gehienak; zehazki, gaur goizeko eta arratsaldekoak, eta bihar goizekoak. Bihar arra­tsal­dekoak soilik egingo dituzte Koldo Mitxelenan, jardunal­di­ei itxiera emateko.

Kirolaren arloko hainbat aditu etorriko dira, kirolaren zehar balioz hitz egitera.

Hitzaldiak, hiru bloke edo multzotan banatuko dituzte. Aurrenekoan, kirolaren arloko prestakuntzaz ariko dira; biga­rrenean, gizarte kirolaz eta ki­roldutako gizarteaz; eta hiru­ga­rrenean, kirolaren arloko politikez eta kudeaketaz.
Jardunaldien inaugurazio ekitaldia, Luis Intxauspe Her­na­niko alkateak ere hitz egin­go du.

Bertaratzeko, aurrez izena eman beharra
Jardunaldietan parte hartzea, 40 euro dira, eta aurrez eman behar da izena. Internet bidez­koa da, Kiroles­ko­la­ren web orrian: www.kiroleskola.net. Informazio gehiago lortzeko: www.kait-kirola.org.

EUSKADIKO KIROLAREN VI. BILTZARRA, Orona Fundazioaren egoitzan

GAUR, osteguna
09:00, Partehartzaileen helduera.
09:30, Biltzarraren inaugurazioa eta hasiera.

Prestakuntza eta kirola
10:00, Guillem Turró i Ortega: Kirolaren hezkuntza-gaitasuna.
10:50, Xabier Mendoza Mitxelena: Gorputz hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoa, Euskadin.
11:20, Luis Mari Zulaika Isasti: Eskola kirola. 25 urte eta gero hau.
11:40, Tomás Fernando Ruiz Pérez: Profesionalak eta kirola.
12:00, Eztabaida, mahai ingurua.
12:30, Atsedena.
12:45, Lehenengo blokearen komunikazioen aurkezpena, eta bigarrenaren esperientziak.
13:50, Lan bazkaria eta eztabaida.
15:00, Atsedena.

Kirol soziala eta gizarte kiroldua
15:30, Roberto San Salvador: Kirola 360º. Kirola, gorantz doan gizarte bateko testuinguruan.
16:40, Juan Aldaz: Errepikatze so­zia­la vs. Aldaketa soziala, kirolean eta kirolaren bidez. Egungo egitura instituzionalaren azterketa kritikoa, edo nola doaz galderak eran­tzunak baino azkarrago.
17:00, Imanol Ibarrondo: Baloreak ez ditu kirolak berak.
17:20, Ainhoa Azurmendi/Matxalen Laskibar: Kirolean, berdintasun formaletik benetako berdintasunera pasatzeko dauden erresistentziak.
17:40, Eztabaida, mahai ingurua.
18:00, Atsedena.
18:15, Bigarren blokearen komunikazioen aurkezpena eta hirugarrenaren esperientziak.
18:00, Jardunaldiaren itxiera.

BIHAR, ostirala
Kirolaren politikak eta kudeaketa
09:30, Nuria Puig: Kirola bidegurutzean.
10:20, Mari Jose Pedrosa: Zer nolako kirol-politikak, egokitzapenerako erronken aurrean?
10:45, Kirol egituratua Euskadin eta kudeaketarako gakoak.
11:10, Fitness arloko operadore pribatuen estrategiak, gaur egunekoak eta etorkizunekoak.
12:00, Eztabaida, mahai ingurua.
12:30, Atsedena.
12:45, Hirugarren blokearen komunikazioen aurkezpena eta lehenengoaren esperientziak.
13:50, Lan bazkaria. Hitzaldia, Luis Solarrek: Kirol kudeatzailea.
16:00, Atsedena.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!