Hezkuntza Eskolen dinamikarekin jarraituko dute gaur, beste saio batekin. Eta oraingo honetan, landuko duten gaia izango da LOMCE eta Heziberri, txanpon berdinaren bi aldeak. Udaletxeko areto nagusian egingo dute saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Gaian sakontzen laguntzeko, Hezkuntza Plataformako kide bat ere izango da bertan. Eztabaidatuko dute, Heziberri ote den euskal hezkuntza defendatzeko plana, edo LOMCEren euskal aplikazioa.