Sariak eta dominak, banatuta

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 01:00

Dominak eta sariak bana­tze­ko eguna izan zen aurreko osti­ralekoa, Mendizale Astea­ren barruan. Aurrena, irte­ere­ta­ko argazkiak ikusi eta do­mi­na bana jaso zuten gazte­txoek. Eta ondoren, argazki lehiaketako lau sariak banatu zituzten: Aitor Urkia (Hernani eta ingurukoa), Jose Zuza (bil­duma onena), Marimi Azkue (herrikoiena) eta Pedro Vil­chez (mendia eta paisaia) izan dira irabazleak.
Igande honetan emango diote bukaera Mendizale Aste­ari, bazkideen eguna ospatuz. Mendi irteera egingo dute Imotz haranera, herrien arte­ko xendetan barrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!