‘Mami Lebrun’ gaur, antzerki zikloko azkena

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 01:00

Gaur bukatuko da azaroko antzerki zikloa, Biterin, hiru­ga­rren eta azken emanal­dia­rekin: Mami Lebrun antzezla­na eskainiko dute, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Hernaniar bat ere bada antzezleen arte­an: Ainara Ortega.

Oraindik gelditzen dira sarrera batzuk, eta 7 euroan daude salgai, Biterin bertan.
Antzezlanean, amona hil berriaren omenaldia presta­tuko dute Egoitzek eta Mire­nek, eta amonaren gaztetako egu­ne­rokoak hartuko dituzte oi­narri, Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Baina besterik ere izango da; Mirenek Egoitzi kontatu ez dion sekretu bat...

Antzerki eta kontzertu gehiago, datozen egunetan
Udazkeneko programazioa­re­kin aurrera, emanaldi gehia­go ere izango dira datozen egu­ne­tan, eta guztietarako sa­rre­rak, salgai daude dagoeneko.
Max txikia izango da etzi, 11:00etan eta 12:15etan, eta Mari Kixkur eta hiru hartzak azaroaren 26an, 12:00etan; biak dira haurrentzako an­tzez­la­nak, eta 2,7 euroan daude sarrerak. 
Gaur zortzi, berriz, kon­tzertua eskainiko du Xar­ne­ge taldeak, 20:00etan. Sarrerak, 7 euroan daude salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!