Parkour ikastaroa, datozen hiru larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

Parkour ikastaroa antolatu dute Gaztelekuan, datozen hiru larunbatetan, 1999-2002 urteetan jaiotakoentzat. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 16:00ak edo 16:30ak inguruan hasita. Ostiralera arte apuntatu daiteke: goizez udaletxeko gazteria sailean, eta arratsaldez Gaztelekuan. 8 euro dira.
Bihar, berriz, bilera egingo dute 19:00etan, Gaztelekuan bertan, Lotzen ADD Parkour el­karteko kideek gazteekin, ikas­taroa no­lakoa izango den azal­du eta ordutegia zehazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!