Emanaldi berezi bat, ikusleen gustura egina, bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

Ostiralean bukatuko da aurtengo Inmigrazinea, eta mo­du­rik onenean emango diote bukaera. Exit, un corto a la carta emanaldia eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera; Biterin izango da, eta ez Sandiusterrin, aurrekoak bezala. Izan ere, saio berezia izango da, ikusleekin interakzioa bilatuko duena: pelikulan, film labur batzuk aurkeztuko dira, eta publikoak aukeratuko du nola jarraituko du­ten, eta zein bukaera izango duten. 
Alegia, protagonistari galdera batzuk sortuko zaizkio, eta ikusleen erantzunaren ara­be­ra hartuko ditu erabakiak. Ka­marari begiratu, eta galdetuko du: zuk zer egingo zenuke?
Guztira, 15 film laburrek osatzen dute pelikula, eta ikusleek, zortzi «ibilbide bital» desberdin aukeratu ahal izango dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!