Beste txanda aldaketa bat izan zen astelehenean, Euskara ari du egitasmoko Eutsi euskarari! indar proban. Oraingoan ere, makina bat herritarrek hartu dute testigua, astebetez euskera hutsez egiten saiatzeko. Hauek osatu dute laugarren txanda: Hernani Errugbi Elkartea, AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia, Karmelo Labaka Lanbide Heziketako ikastetxea, Txirrita eskola, Ereñotzuko Auzo Elkartea, Errioguarda jatetxea, gazte koadrila batzuk, eta bakarka izena emandako herritarrak.