Sortu birfundatzeko prozesuarekin aurrera jarraitzen dute, eta bide horretan, beste puntu bat lantzeko momentua dute: Kongresurako ponentzien eztabaida eta bozketa.
Ponentzia bat aurkeztu da, Zohardia izenarekin, eta ponentzia hori bere egiten duen Zuzendaritza Ekipo bat ere bai. Ponentzia horren aurkezpena egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Urumea ikastolan. Bertan izango dira Pello Otxandiano eta Haimar Altuna.
Bertaratzeko, akreditazioak
Sortuk «Hernaniko ezkertiar eta independentista oro» gonbidatu du aurkezpenera: «denon partehartze eta iritzia garrantzitsua da. Denok beharrezkoak gara, ez dago inor soberan», azpimarratu dute.
Hori bai, bertaratzeko aurrez akreditatu beharra dago. Internet bidez egin daiteke, partehartu.sortu.eus web orrian eskatuta.