Euskal musikaren eta dantzaren historiaz, hitzaldia Pello Zabalak gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

Pello Zabala etorriko da gaur Biterira, euskal musikaren eta dantzaren historiaz hitz egite­ra, Hernani Errotzenek anto­la­tuta. Arratsaldeko 19:30etan hasita, hitzaldia eskainiko du: Euskal musika eta dantza mun­­duan zehar.
Bertan azalduko du Zaba­lak, zer nolako ekarpena egin dion euskal kulturak, mun­du­ko musika eta dantzari. Izan ere, «Europa mailan ere, oso potenteak izan dira euskal mu­­si­ka eta dantza», nabar­mendu du berak: «gertatzen dena da, Espainiak oso tapa­tu­ta eta ezkutuan eduki izan duela, eta ematen du ez ze­go­e­la; baina egon, bazegoen, eta oso aberatsa gainera».

Iruñatik, Parisko balletera
Historia horretan, hainbat kon­tu aipatuko ditu Zabalak, na­barmentzekoak direnak: «adi­bi­dez, Parisko balletean, aurre­neko dantzariak Iruñatik joan­dakoak izan zirela. Edota par­ti­tura musikaletako puntilloa, Iruñan asmatu zutela», aurre­ratu du hizlariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!