Azkeneko bilera gaur, Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

Bukatzear da Hernani Eraba­ki aurrekontu partehartzaileen prozesua, eta berehala jakingo da, zein diren datorren urteko udal aurrekontuan txertatuko diren proposamenak.
Gaur egingo dute azkeneko bilera irekia, oraingo honetan Ziku­ñaga auzoan. Arratsalde­ko 19:00etan izango da, auzo elkartean, eta bertan aurkez­tu­ko dituzte, azkenekoz, boz­ka­tu daitezkeen proposa­me­n horiek; 34 guztira.

Proposamenak bozkatzeko aukera, ostiralera arte
Eta 34 horien artean bozka­tze­ko ere, laster bukatuko da epea. Ostiralera arte dago aukera, erabakitzeko zein diren dato­rren urtean gauzatu behar di­ren proposamen horiek, zein diren lehentasun gehien dau­katenak; eta beraz, zein diren udal aurrekontuan txertatu behar direnak.
Bozkatzeko, hiru aukera dauzkate herritarrek: etxean jaso duten diptikoa bete eta bu­zoietan sartu; internet bi­dez, erabaki.hernani.eus web orrian; edota gaur Zikuñagan egingo den bilera horretan.
Herritar bakoitzak, hamar proposamen aukeratu behar­ko ditu, 34 horien artean ga­rran­tzitsuenak iruditzen zaizkio­nak. Herritar guztiak animatu dituzte, azken egun hauetan botoa ematera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!