Mundarro ezinean dabil. Santo Tomasen kontra neurtu berri ditu indarrak, eta 4-0 galdu zuten Donostiako taldearen kontra. Kosta egin zitzaion Mundarrori jokaldi onak egitea, eta aukera izan zuenean ez zuen bukatzen jakin. Etxekoek aurre hartu zuten markagailuan, eta 2-0 joan ziren atsedenaldira. Bueltan hobeto aritu ziren moreak, baina penalti baten ostean 3-0koa sartu zuten donostiarrek. Mundarrok ez zuen etsi, eta saiatu zen arren, larunbatean golak ihes egin zien. Bukaeran 4-0koa sartu zuen Santo Tomasek. Asteburuan Hernaniren kontrako derbian dena emateko gogoz da Mundarro.