«Gardentasuna eskatu diogu Diputazioari»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 01:00

Autobus zerbitzuetan azken aldian izan diren aldaketak me­dio, LAB sindikatuak pren­tsa oharra bidali du Kro­ni­kara. Bertan dio murrizketen ma­mua gainean darabilkite­la: «Ur­­te hasieran, Astigarragan A3 linea kendu zuten. Mu­rriz­ketak eta maiztasun kaden­tzi­ak izan ziren hainbat pun­tu­tan. Uda­ran ere hainbat mu­rrizketa izan ziren Tolo­sal­dea eta Bu­run­tzaldean. Lan­gileen ja­­rre­ra­ri esker eta era­bil­tzai­leen sa­laketak medio, ba­diruri gau­zak bere onera etorri direla».
Horren aurrean, LABek dei­­aldia eginda, ELA, CCOO eta UGTk hitzordua eskatu zuten Diputazioan. Oraindik eran­tzu­naren zain daudela diote: «pausu batzuk ema­tea erabaki dugu, nahiz eta gai­nerako sin­dikatuek asmo bera ez izan: «gardentasuna eska­tzen dugu, Aldundiaren asmoa jakin na­hi dugu. Eta du­gun kezka ere azaldu nahi dugu: langile, era­biltzaile, zer­bitzu, lanpostu etab. etor­kizunaren inguruan. Murriz­ke­ta gehiago badaude, mo­b­ilizazio eta borrokarako deia egingo dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!