BADAGO fetxa: Astigarragan martxoaren 19an egingo du Bagagiltzak herri galdeketa. Larunbatean Udaberri Festa antolatu zuten Hernanin, bertako eta Astigarragako lagunek, eta bertan iragarri zuten data. Sinadura bilketarekin ere, egun honetan hasi ziren. 100 astigartarrek sinatzea zen erronka, eta larunbatean lortu ez bazen ere, lortu dute aurreneko zifra hori. Herri galdeketa egin ahal izateko, 500 sinadura lortu behar dituzte orain. Horretarako, besteak beste, mahaiak jarriko dituzte bihar eta igandean, herrian zehar.
Bestalde, dei egin diete herritarrei argazkia atera eta sare sozialetan partekatzeko, #niksinatukodut traolarekin edo bagagiltza@gmail.com helbidera bidalita.
Ostegunean,
Pintxopotean, 19:00etatik 21:00etara, eta datorren
Igandean,
Joseba Barandiaran plazan, 12:00etatik 14:00etara.