Ikuskizuna eskainiko du Kukai dantza taldeak, bihar, iluntzeko 20:00etan. Hala ere, aldaketa bat izango da, dantzari bat gaixo dagoelako: ez dute eskainiko Oskara ikuskizuna osorik; Lotuneak eskainiko dute, eta horren barruan, Oskararen 25 minutu, Erramun Martikorenaren partehartzearekin.