Sandiusterrin ez, Biterin izango da Inmigrazineko azkeneko emanaldia, ostiral honetan, 19:00etan. Izan ere, pelikula berezia da jarriko dutena, Exit, un corto a la carta, ikus-entzuleekin interakzioa eskatzen duelako. Pelikulan zehar, galderak sortuko zaizkio protagonistari, eta ikusleen erantzunaren arabera hartuko ditu erabakiak. Doan izango da saioa.