Bilera-ikastaroa ostegunean, ‘Agenda bateratua’ri buruz

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 15a, 01:00

Martxan jartzear dago Agen­da bateratua, Urumea bailarako ekitaldiak bilduko dituena. Agenda hori, elkarteek eurek elikatuko dute, eta bertan argi­taratuko dute ekitaldia, egu­na, ordua, argazkia eta beharrezko informazio guztia.
Agenda hori Kronikaren web orritik elikatuko dute, eta bi plataformatan ikusiko da: www.kronika.eus web orriko agendan, eta Natzaren mugikorretarako aplikazioan. Biek batera funtzionatuko dute.

Orain, elkarteen txanda
Behin bi agendak sinkronizatuta, eta funtzionatzeko modua zehaztuta, elkarte eta taldeen txanda da. Bakoitzak erabil­tzaile bat izango du, eta gune pribatu batean, hainbat aukera izango dituzte: ekitaldi probisionalak sortu; gainerako tal­deek egun bakoitzerako dauz­katen asmoak ikusi; eta ekitaldia konfirmatzean, pu­bli­ko egin.

Biteriko sukaldean izango da saioa, 18:00etatik 19:00etara. Elkarte eta talde guztiak daude deituta.

Hain zuzen ere, funtzionamendua azaltzeko, eta zalan­tzak argitzeko, bilera-ikastaroa antolatu dute Kronikak eta Na­tzak etzi, ostegunean, Her­na­ni­­ko Biteri kultur etxean. Ordubeteko saioa izango da, arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:00etara arte, Biteriko sukaldean.
Urumea bailarako elkarte eta talde guztiei luzatu nahi diete gonbitea, bertaratzeko eta Agenda bateratuan parte hartzeko. Izan ere, tresna ba­liagarria izango da guztiontzat: bai elkarte eta taldeentzat, ekitaldiak noiz antolatu erabaki­tzeko; eta baita herritarrentzat ere, egun bakoitzean zein ekitaldi dauden ikusiko dutelako, modu erraz eta erosoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!