Garaipen borobila, ehungarrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 14a, 01:00

Etxeko zelaian nagusi dela erakutsi zuen atzo Hernanik. Partiduaren aurreneko zati osoan atzetik ibili zen, leporaino lokaztuta. Baina egoera horretan ere, erakutsi zuen aurrera egin eta garaipena lortu arte borrokan segitzeko gaitasuna duela: 23 eta 13 irabazi zion Getxori.
Denboraldiko bigarren ga­rai­pena izan zen gainera; au­rre­nekoa ere derbi batean, Or­di­ziaren kontra, lortu zuen. Eta zenbakia borobiltzeko, Her­­nanik Ohorezko Mailan lor­tzen duen ehungarren ga­rai­pena ere izan zen, atzokoa.

Leporaino lokaztuta ere, ez zuen etsi
Aurreneko zatiak irrist egin zion Hernaniri. Laugarren minutuan Getxo aurreratu zen, zigor kolpe batekin, eta Hernanik Anartz Elosegiren beste batekin berdindu ba­zu­en ere, 20garren minutuaren buel­tan, Getxok egin zuen en­tsaioa, 3 eta 8koa lortuz.
Aurreneko zatia bukatu bezala joan ziren bigarren za­ti­ko 20 minutu ere. Or­du­an­txe, zigor kolpea egin zuen Ge­nu­ak, eta handik 6 minutura, me­tro dezente egin zuen au­rre­ra, sarrera bortitz bati es­ker. Pello Perezi baloia pasa eta honek egin zuen entsaioa ia; plakatu egin zuten. Jon Insaustik, ordea, eutsi, eta lor­tu egin zuen; eta Genuak, trans­formatu: 13-8. 72garren mi­nutuan beste zigor kolpe bat egin zuen Genuak, eta 78ga­rrenean, Iban Moreiraren en­tsaioak eta Genuaren trans­fromazioak 23 eta 8koa­re­kin jarri zuten Hernani. 
80garren minutua gaindituta egin zuen Getxok, 23 eta 13koa eman zion entsaioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!