Kontzertu Ekonomikoari buruz, hitzaldia eskainiko du gaur Pedro Luis Uriarte ekonomilariak; Orona Ideo eraikinean, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua kentzearen alde egiten duten Espainiako iritzien aurrean, Kontzertuaren beharraz hitz egingo du Uriartek. Jaurlaritzako Ekonomia Sailburu izan zen Uriarte, 1980-1984 legealdian.