Hernaniko xake txapelketa aurrera dijoa, eta bi jardunaldi besterik ez dira falta txapeldunaren izena jakiteko. Azken aurreko jardunaldia jokatuko dute bihar, ohi bezala, Zumitza tabernan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Lau jardunaldi pasata, nahiko berdinduta dago sailkapena oraingoz. Erik Juez da sailkapeneko aurrena, 5 punturekin, eta Felix Manso dago bigarren postuan, 4 punturekin.