«Mugarri bat jarri dute Hernaniko pelotaren historian»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatu zituzten aurreko asteburuan lau pelotari hernaniarrek: Xabier Salaberria eta Oihan Zugastik, kadete mailan, eta Paul Ojuel eta Ioritz Arrietak, seniorretan. Eta, nahiz eta finaleraino iritsi, bi bikoteek galdu egin zuten: 22-15 galdu zuten Sala­berria eta Zugastik Oiarpe taldeko Aburuza eta Salaberriaren kontra; 22-16 egin zuten Ojuel eta Arrietak, Pagazpeko Santxo eta Gorro­txa­te­giren aurka. Dena den, CD Hernaniko pelota saila pozik agertu da: «nahiz eta bi partiduak galdu, joan den asteburu honetan txapelketa probintziala jokatu duten lau pelotariek mugarri bat jarri dute Herna­niko pelotaren historian». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!