Ohorezko Mailan atsedenaldia bada ere, bosgarren jardunaldian atzeratutako partidua jokatuko du Hernanik gaur. El Salvadorren aurka neurtuko ditu indarrak, Valladoliden, kontrarioaren etxean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Getxoren aurka irabazita
Etxean jokatutako azkeneko bi partiduak irabazita, horrela jarraitzeko nahia eta beharra daukate hernaniarrek, baina nahiko zaila izango dute gaurkoan. Aurkari zaila da El Salvador; egun laugarren postuan badago ere, aurreko Ohorezko Mailako txapelduna da, eta sailkapenean gora egiteko borrokatu nahiko du.