Ikasturte hasierarekin batera martxan dira igeriketa taldearen denboraldi berriko entrenamenduak. Aurten aldaketa batekin, izan ere, kiroldegiko igerilekuko berritze-lanak direla eta, Andoainen eta Donostiako Paco Yoldi kiroldegian ari dira entrenatzen.
Taldean parte-hartzeko, deia
Dena den, obrek ez dute igeriketa taldearen egunerokotasuna hautsi. Hortaz, aurten taldearen kide izan nahi dutenei deia luzatu diete, beraiekin batera, Donostiako Paco Yoldin entrenatzeko. Bereziki animatu nahi dituzte 2001-2002-2003 eta 2004an jaiotako mutilak, eta 2002-2003-2004 eta 2005ean jaiotako neskak.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan igeriketa taldearekin: igeriketahernani@hotmail.com.