Azalpen eta eztabaida egun nazionala antolatu du Sortuk bihar, Donostian, eta bertan egongo dira hautagaiak, ponentzien edukiak aurkeztu eta galderei erantzuteko.
Eta Hernanin ere, izango da aukera, saioa zuzenean jarraitzeko. Streaming bidez eskainiko dute, Milagrosako kaperan, 09:30etatik aurrera. Eta ikusteko bakarrik ez, parte hartzeko aukera ere izango da, zalantzak eta galderak planteatuz.
Hernaniko Sortuk, herriko ezkertiar eta independentista guztiei luzatu die deia.