Larunbatean hasi zuen sinadura bilketa BagaGiltzak, Herri Galdeketa egin ahal izateko. Eta aurreneko egunetan, dagoeneko bildu ditu 818. Gaur, bi tokitan izango da sinatzeko aukera: Lizeagan, 16:00etatik 18:00etara; eta ferian, 16:30etatik 18:30etara. Bihar, berriz, Lizeagan egongo dira, 19:00etatik 21:00etara. Eta azaroaren 23an, batzar irekia egingo dute Biterin, 18:30etan.