Bilera-ikastaroa gaur, elkarte eta taldeekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 01:00

Martxan jartzeko prest dago agenda bateratua, Urumea bailarako ekitaldi guztiak agenda bakarrean bilduko dituena. Elkarte eta taldeek elikatuko dute agenda hori, eta horregatik, guztiei luzatu diete deia, Kronikak eta Natzak, bilera-ikastarorako. Gaur izango da, Biteri kultur etxean, 18:00etatik 19:00etara. Bertan azalduko dute funtzionamendua, eta zalantzak argituko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!