Herri galdeketa martxoaren 19an, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 13a, 01:00

Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa, Udaberri Festa antolatu zuen atzo BagaGiltza herri ekimenak. Izan ere, udaberrian egingo da herri galdeketa; martxoaren 19an egingo dela iragarri zuten atzo, bai Hernanin eta baita Astiga­rragan ere.

Dantza, musika eta jolasak, sinadura bilketa pizteko
Hernaniarrei astigartarrak ba­tu zitzaikien atzoko Uda­be­rri Festan, Atsegindegin. Hain­bat taldek egin zituzten dan­tza erakustaldiak, eta beste hainbestek galanki jarri zuten umorea, jolasekin.

Bihar baieztatuko da bildutako sinadura kopuru zehatza. Hernanin ia lortu da erronka; Astigarragan gutxi falta da.

Horrek guztiak lagundu zu­en sinadura bilketari hasiera erritmo ezinhobean ematen. Izan ere, gaueko datuen ara­bera, Hernanin asteburuko erronka betetzeko zorian zegoen: 500 sinadura biltzea. Bihar baieztatuko da. Astigartarren artean, berriz, 50 bat bildu ziren. Sinadurak biltzen jarraituko da datozen egunetan, eta sare so­zialetan partekatzeko dei egin dute, #niksinatukodut tra­o­larekin edo ba­gagil­tza@g­mail.com helbidera bidalita. Hernanin, 1.700 behar dira, eta Astigarragan, 500. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!