Iritsi da Behobia-Donostia lasterketaren 52garren edizioa ere. Aurten, 184 hernaniar aterako dira korrika, eta beste lau, patinetan. Aurrena, patinatzaileak hasiko dira, 09:35etan, eta korrikalarien txanda 10:00etan hasiko da.
Argazkia, atletismo pistan
Askok atletismo pista ondoan hartuko dute Behobiarako autobusa, eta Kronikak argazkia ateratzeko zita jarri du, 07:50etan atletismo pistan.
Hotzetik babestu
Iaz 165 hernaniarrek lortu zuten helmugara iristea. Aurten, gehiago dira lasterketa hasiko dutenak, eta denak helmugara iristeko DYAk egindako aurreneko gomendioa izan da, babesteko hotzetik; eramateko arropa eta edateko edari beroak.