Erritmo bizia izango da goizean, Atsegindegin. Pausoka elkarteak, behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkarteak, zunbaton festa antolatu du, elkarterako laguntza biltzeko.
Goizeko 10:00etatik 10:30etara, umeek egin ahal izango dute zunba, debalde. Eta 11:00etatik 13:00etara, helduen txanda izango da, 10 eurotan. Bost aditu ariko dira irakasle lanetan, erritmoa jartzen.
Zerbitzua, gero eta gehiagori
Lau urte pasatxo dira elkartea sortu zela, eta Hernaniko erreabilitazio zentroan gero eta jende gehiagori ematen diote zerbitzua, bazkide eta laguntzaileei edota dirulaguntzei esker. Horregatik, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero.