Argazkiak, hitzaldia, zinea eta antzerkia, «errefuxiatuen egoeraz sentsibilizatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 5a, 01:00

«Errefuxiatuen egoeraz sen­tsi­bilizatzeko eta beraien egoera latza ezagutzera emateko», jardunaldiak antolatu ditu herritar talde batek, datorren astean. Argi izpi bat itsas ilunean izenburupean, hiru ekintza izango dira bertan, ostiral eta la­run­ba­­tean: solasaldia, an­tzerki sa­ioa eta dokumentala. «Errefuxiatuen egoera zein den erakutsi nahi dugu, beste era batera ikusi; izan ere, telebistan irudi latzak ikusten ohitu gara, eta urrun geratzen zaizkigu», azaldu dute.
Pintxopote solidarioarekin emango diote hasiera, ostegunean. Eta argazki erakusketa ere jarriko dute egun horretan, igandera bitarte, herriko hiru tokitan: Ogi Berri okindegian, eta Zipotza eta Ikatza tabernetan. Javi Julio argazkilariak, Gre­zia­ko Chiosen ateratakoak dira argazkiak.
Ostiral goizean, berriz, Yo estoy con la novia dokumentala ikusiko dute DBHko ikasleek, Martutenen, eta protagonistekin hitz egiteko aukera ere izango dute.

Solasaldia eta antzerkia, ostiral iluntzeko zita
Ostiralean bertan, iluntzean, solasaldia izango da kultur etxean, 19:30etan, Salbamentu Maritimo Hu­ma­­ni­tarioko bo­lun­tarioekin. Errefuxiatuekin sorosle bezala eta itsas salbamendu lanetan ari dira, eta beraien testigantzak kontatuko dizkiete bertaratuei. Eta se­gidan, 20:30etan, La zanja an­tzezlana eskainiko du, emigratzaile eta errefuxiatuz osatutako antzerki talde ba­tek. Gazteleraz izango da, eta sarrera, elkartasunezko 5 euro dira.

‘Yo estoy con la novia’ kultur etxean, larunbatean
Larunbatean, berriz, zineak har­tuko du protagonismoa. Yo estoy con la novia dokumentala ja­rri­ko dute, oraingoan kultur etxean, iluntzeko 20:00etan hasita, gaztelaniaz. Bertan ikusiko dute, nola 23 lagunez osatu­tako talde batek, gezurrezko ez­­kontza bat ospatzeko aitzaki­an, 3.000 kilometroko bidaia egi­ten duen Mila­ne­tik Esto­kol­mo­ra, bost errefuxiaturi Euro­pa­ko mugak gainditzen laguntzeko.
Dokumentalaren ondoren, solasaldia ere egingo dute. Sarre­ra, elkartasunezko 2 euro.

Igandean, azoka solidarioa
Eta igandean, bukatzeko, azo­ka solidarioa jarriko dute, Jo­seba Barandiaran plazan, egu­erdiko 12:30etatik 14:30etara. Denetik erosi eta probatzeko aukera izango da bertan, eta haurrentzako jolasak eta mu­si­ka ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!