Aizkorbe eta Apezetxea txapeldun joan den asteburuan; hitzordu berriak honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 12a, 01:00


Goizuetako pilotariak ez daude atsedena hartzeko prest. Joan den astean bi txapel berrirekin itzuli ziren herrira Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea; kadetetan, 18-14 irabazi zuten Oberenako Mata eta Santamariaren kontra. Nafar jokotan ere, ederki aritu ziren Apezetxea eta Etxeberria alebinak; 18-7 irabazi zuten Txarutako Iturregi eta Iturralden aurka. Benjaminetan, M. Salaberria eta X. Apezetxeak berriz, ezin izan zuten Irurtzuneko Lasko eta Amianoren kontra: 7-18. Alebinetan, etxea jokatu zuten Legarreta eta Elizegik, eta 18-3 nagusitu ziren Errekako Ilarregi eta Oyarzabalen kontra. Azkenik, Egian Andoni Alvarez txapelketako finala jokatu zuen Atton Apezetxeak; Alberdirekin 9-22 galdu zuten Exposito eta Arangurenen kontra.
Asteburu honetan ere badituzte hitzorduak Goizuetako pilotariek. Nafar Jokoetan, Betelun, gaur, 16:30etan, M. Salaberriak eta J. Salaberriak, Araxeseko Zubillaga eta Otamendiren kontra jokatuko dute. Elizondon, Udaberri Txapelketako partidua izango dute bihar, 10:00etan, Oihan Etxeberria eta Beñat Apezetxeak; Baños de Rio Tobiako Olave eta Camporen kontra jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!