Astigarragako Txirrindulari taldeak ekipazio berria aterako du aurten. Diseinu berria eginda daukate dagoeneko, eta eskaera egin nahi duenarentzat zita jarri dute astelehenerako. Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara kiroldegian izango dira. Neurri desberdinetako jantziak eramango dituzte, eta bertan probatzeko aukera ere izango da. Jakinarazi dute eskaintza hau bazkide eta bazkide ez direnei irekita dagoela.